martes, 13 de mayo de 2014

Etxeko iragarkiak

Hemen daukazue egin dugun bi iragarkiko bideoak, euskarazko klasekoak. Espero dugu zure gustokoak izatea.

martes, 6 de mayo de 2014

Hemen daukagu azkenengo berriak:

Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 600 preso inguruk dute buruko gaitzen bat

EAEko arartekoak egin duen txosten baten arabera, "nortasun nahasmenduak" gailentzen dira.

EAEn askatasunik gabe dauden pertsonen buruko osasunari emandako arreta soziosanitarioa izenburuko txostena aurkeztu du gaur Iñigo Lamarca EAEko arartekoak Eusko Legebiltzarrean. 2013ko abenduaren 17ko datuen arabera, 735 preso daude Zaballako espetxean (Araba), 365 preso Basaurikoan (Bizkaia) eta 330 Martutenekoan (Gipuzkoa).

Txirrindulari bat hil da Erriberagoitian

Errepidetik irten eta erori egin da.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eman du ezbeharraren berri. 10:30 aldera, txirrindulari bat A-2622 errepidetik irten da Erriberagoitian, Araban, eta erori egin da. Bertan hil da.
Autopsia egingo diote, heriotza zerk eragin dion jakiteko.

martes, 8 de abril de 2014

Azkenengo berriak:




Nitro, itxiko dituzten LTDko bederatzi kateren artean


Nitro, La Sexta 3, Xplora, La Siete, La Nueve, AXN eta hiru teledenda kate itxiko dituzte Espainiako Auzitegi Gorenaren aginduz.

LTDko bederatzi kate gutxiago jasoko ditu ikus-entzuleak hurrengo egunetan. Espainiako Auzitegi Gorenak legez kanpokotzat jo zituen aurreko legealdian banatutako bederazi telebista lizentzia, eta horiek ixteko agindu zuen. Maiatzaren 6rako ixten ez bazituzten isunak jarriko zizkiela iragarri zuen auzitegiak. Hedabide taldeek erabaki dute jada zein kate itxiko dituzten. Atresmediak hiru galduko ditu: Nitro, La Sexta 3 eta Xplora; Mediasetek, bi: La Siete eta La Nueve; Unidad Editorialek, beste bi: AXN eta teledenda kate bat; Vocento taldeak bi teledenda kate utziko ditu bertan behera. Kateek ohartarazi dute Espainiako Gobernuaren aurka salaketa jarriko dutela, kalte-ordainak eskatzeko.


Erdia birziklatzeko asko falta du Bizkaiak


Bizkaiak iragarri du hondakinen erdiak ari dela birziklatzen, baina EHUko irakasle batek dio metodologia okerra erabili duela
Gorka Buenoren arabera, %36,5 birziklatzen du eta 50.000 tona gehiago doaz zabortegira
2013an Bizkaiak hiri hondakinen erdiak birziklatu zituela iragarri berri du Bizkaiko Foru Aldundiak (BFA). Gorka Bueno EHUko irakaslearen azterketaren arabera, datuak emateko erabilitako metodologiak «akats larriak» ditu.

Larri dabiltzan ehun enpresa salbatzen saiatuko da Gipuzkoa


Garitanoren aldundiak sei milioi euroko «ekintza plan bat» sortu du zailtasunak dituzten enpresa txikiak laguntzeko
Helburu bat jarri dio bere buruari Gipuzkoako Foru Aldundiak: kinka zailean dauden ehun enpresa txiki salbatzen saiatzea. Eta helburu hori betetzeko diru kopurua ere zehaztu du Martin Garitanoren gobernuak: sei milioi euro, alegia. Horiek eta beste hemezortzi milioi euro izango ditu aurten aldundiak ekintzaileak eta enpresak laguntzeko.

martes, 1 de abril de 2014